Pintoreria kalea 74, behea 945 250 354 Ordutegia Astelehenetik Ostiralera 19: 00etatik 21: 30era

Agurra

Agur bero bat Gazteiz mendiklubeko bazkide guztiei.
Pandemian azkenengo bi urte hauetan mendi irteerarik gabe egon gara, baina itzultzen ari gara gure gustoko erritmora.
Klubeko batzorde berria, 2022ko hauteeskundeen ondoren aukeratua, abian dago ilusio handiz hainbat proiektutan: egoitz eta prozesuen berriztapenekin, parte-hartzearen eta formakuntzaren bultzadarekin, eta, batez ere, beren ahalegin eta ezaguerak mendiklubeko zerbitzuan jartzen dituztenak goraipatzearekin.
2023 urterako zenbait bazkideen arteko egutegia prestatu dizuegu, maila eta era desberdinetako hainbat proposamenekin, bazkide guztietara heltzeko asmotan.
Bestalde, jasagarritasunaren alde ditugu Zaldiaran garbia eta Arabako 125 mendiak, lehenengoa beste erakunde eta taldeekin batera; bigarrena, geure mendiak ezagutarateko eta beren egoera begiztatzeko, hurrengo ekialdietan garbi uzteko.
Aurten ez ditugu ahazten BTT, eski eta nordic walking ekitaldiak, baita espeleologia eta barrankismoa.
Eskaintza berezia geure klubarentzat. Guztion parte-hartzearen esperoan gaituzue!!!

Delia García Besa
Lehendakaria